IRADOKIZUNAK

Bizipenak


Rebeca García (Santander)

Euskara ikasten lau urte daramazki eta ederki egiten du euskaraz jada. Argi dauka zer izaten ari da berarentzat Euskaraldia: «Euskaraz hitzegiteko aukera bikaina, ausardiaz mintzatzeko egokia dena. Nahiz eta askotan beldurra dudan euskaraz aritzeko». Egunerokotasunean bai etxean eta baita lanean ere euskara erabiltzen saia-tzen dela dio eta «azken egun hauetan gehiago erabiltzen ari naiz. Bereziki lanean. Lankideak badakite ni ez naizela euskalduna, ez naizela hemen jaio baina txapari esker jendea niri euskaraz hitz egitera ausartzen da». Ez du dudarik bihartik aurrera «nire jarrera aldatuko egingo dela eta euskara gehiago erabiliko dudala». Beraz, helburua beteta.

Francesca Di Nicola (Italia)

Hamaika urte daramatza Donostian bizitzen. Hiru euskaraz ikasten. Eta argi dio, «euskara ikastea zaila da». Kasu egin beharko genioke bost hizkuntza hi-tzegiten bait ditu, «italiera, ingelesa, frantsesa, gaztelania eta arabiera». Zergatik bada hinkuntza berria? «Euskal kulturaren parte izatea nahi dut. Uste dut ekimen hau zoragarria eta oso aberasgarria dela». Musikari profesional honek dioenez «Euskaraldia lotsa kentzeko balio du. Niri asko gustatzen zait hitz egitea, baina jendeari lotsa ematen dio euskaraz aritzea. Eta ekimen hau aitzakia ona da mintzapraktika egiteko».

Margarita Martins (Portugal)

Urtebete darama euskara ikasten. Belarriprest rolaren adibide bikaina da. Euskaraz galdetu eta gaztelaniaz erantzuten du, tarteka euskarazko esalditxoak erantsiz. Zergatik hartu duzu parte Euskaraldian? «Hace un año empecé a aprender para integrarme mejor en Euskadi. Y esta es una iniciativa que nos ayuda a ser mejor aceptados en la comunidad y nos sirve para poner en práctica el euskera», responde. Eguneroko ekintzetan euskara erabiltzen duzu? «Bai. Yo puedo hablar en euskera en el trabajo y en la calle, en todas actividades diarias, en los bares, en la panadería… Para sentirte una más creo que es muy importante saberlo». Argi dauka Donostian bizi nahi duela eta horregatik: «Creo que es fundamental conocer el idioma y poder usarlo y hacerme entender. Zaila izaten ari da, baina polita aldi berean».

Carolina Artegain (Donostia)

«He empezado a aprender euskera hace mes y medio. Hobe esanda, ikasten hasi naiz berriro. Yo aprendí hasta los 18 años y luego lo dejé. Y ahora me apetece volver a él». Reconoce que se «acordaba de bastante, más de lo que pensaba». Cuenta que nada más empezar en el euskaltegi «me he encontrado con el Euskaraldia. Oso ideia ona». Nola sentitu zara? «Muy animada. Por ejemplo, al ir a comprar el pan he mantenido las conversaciones en euskera. Me he sentido muy bien. Está siendo una experiencia muy buena».